Skip to main content

Belatz marrazkilaria Lucio Urtubiaz hizketan [bideoa]

DBH 3koek bisita interesgarria jaso dute, Mikel Santos “Belatz” marrazkilariarekin solasean aritzeko aukera izan dute eta. Belatzek “Gerezi garaiak”, eleberri grafikoaren egileak, marrazkilari baten sekretu ia guztiak erakutsi dizkie Lizeoko ikasleei.

“Gerezi garaiak” komikian Lucio Urtubia langile eta anarkista nafarraren bizitza kontatzen da, Belatz, bere aldetik, Luciorekin izan zuen harreman estuaz aritu da ikasleekin. Komiki bat egiteko prozesuaz ere aritu da hizketan.

Ikasleek marrazki originalak esku artean hartu eta ikusteko pribilegioa izan dute eta egileari galderak egiteko aukera ez dute alferrik galdu.

Belatzen bisita hau, ikasgelan landutakoa borobiltzeko modu bat izan da, “Gerezi garaiak” eleberri grafikoa irakurri eta lantzen aritu baitira gelan. Amerikako Estatu Batuetako First National City Bank ia porrotera eraman zuen Lucio Urtubia igeltsero nafarraren bizitzaz gehiago jakiteaz gain, garai historiko hura gehiago ezagutzeko aukera aprobetxatu dute.

Azken albisteak

Seigarren mailako ikasleak idazmenak nola aberastu ikasten aritu dira bigarren ebaluazioan. Lanketari amaiera emateko eta ikasitakoa praktikan jarriz, oparitzeko moduko ipuin berezi bana idatzi dute. 
Patata Tropikala antzerki laborategiko kide eta gure ikastolako ama den Judit Poves gure ikastola txikietatik pasa da “Tximeletak” ipuin antzeztuak ikuskizuna aurkeztera.
Eskubidean egitasmoaren baitan, gure DBHko gazteek bost ekintza antolatu dituzte. Lizeoan bertan aurkeztu dituzte proposamenak, Pasaiako alkatea bertan zela. Hemen dituzue datak eta ordutegiak, gorde agendan!