Skip to main content

Jaizkibelgo ameztiak ezagutzen

Desberdintze curricularreko DBH3ko ikasleek Jaizkibelgo bertako basoak ezagutu dituzte, eta ohartu oso gutxi gelditzen direla

Ameztiei lotutako proiektuaren bitartez, egungo landarediaren errealitatea aztertu zuten lehenengo, eta Jaizkibelen zelaiak, txillardiak eta zuhaitz landaketak direla nagusi ondorioztatu. Berezko basoa, berriz, ametzez osatuta dagoela jakin dute, eta ametzen ezaugarriak sakon aztertu: hostoen itxura, lurzoru lehorretara egokitzeko moldapenak, ezkurrak… Hala, Jaizkibelgo hareharrietan bertako basoa ametza zergatik den ulertu dute. 

Bestalde, ameztia berreskuratzeko urratsen inguruan ere hausnartu dute, eta txango bat egin Jaizkibelgo pinudietan zer gertatzen ari den ikusteko. Zuhaitz nagusien, basopeko landareen eta lurzoruaren inguruko laginak bildu zituzten taldeka, eta segida ekologikoa pixkanak gertatzen ari dela ikusi. Horrela, pinudien azpietan bertako basoa nola ari den etortzen dokumentatu dute. Gainera, ameztia berreskuratzeko Lezoko Udalaren eremu bat ere bisitatu dute. Pinuak eraztuntzen ari dira, landatutako zuhaitzak ahultzeko eta behetik datozen bertako zuhaitzei tokia uzteko.  

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? đź‘€
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.