Skip to main content

FRUITUAK BILDU ETA MARMELADA EGIN DUGU

Aurtengo udan eraikin nagusiko zelaietako gure sagarrondoek, gaztainondoek eta muxikondoek fruta ugari eman dute. Hori dela eta, ikastolara etorritako egunean 4. mailako ikasleak uzta ederra bildu zuten, bereziki, sagarrak. Geletan sagarrak eta muxikak zuritu, azukrea bota eta egosteko prestatu ondoren, sukaldera eraman genituen eta marmelada egin genuen. Hurrengo egunean, dastatu eta etxera eraman genuen, gure familiek ere dasta zezaten. Bukatzeko, eskerrak eman Aloñari sukaldean eskainitako laguntzagatik.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu