Skip to main content

LAGUNDU EUSKARAK AURRERA EGIN DEZAN

Pasaiako euskalgintzako eragileok (tartean Lizeoak) Pasaiako euskararen plan estrategikoa osatzeko prozesua abiatu dugu, gure herrian datozen 10 urteetan euskara indartzeko helburuarekin. Bide horri ekiteko zure iritzia jaso nahi dugu galdetegi honen bidez: https://form.jotform.com/212763684961062/?language=E

Ikastolako komunitatea osatzen dugun guztion iritzia jasotzea garrantzitsua da; Pasaitarrena eta Pasaiatarrak izan gabe ere, Lizeoko kide (guraso, langile, ikasle) izanda, Pasaiako euskararen orainean eta etorkizunean eragile garen guztiona. Euskal hiztunena, euskara ulertzen dutenena eta euskara ulertzen ez dutenen iritziak ere jaso nahi dira.

Zenbat eta erantzun gehiago jaso, orduan eta aberatsagoa izango da plangintza. Gainera, datozen hilabeteetan antolatuko ditugun parte-hartze saioetan izango duzue aurrez aurre zuen iritzi eta ideiak partekatzeko aukera. Eskerrik asko.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu