Skip to main content

ERRIGORAKO 69 SASKI NAFARROATIK LIZEORA

Errigorako saskien eskaera epea bukatu delarik pozik gaude emaitzarekin. Aurten, Lizeoa zubi hartuta, 69 saski erosi ditu gure komunitateak. Ekimenari esker Nafarroa hegoaldeko ikastolek diru ekarpen polita jasoko dute. Izan ere, saldutako saski bakoitzeko prezioaren %25 Nafarroako euskalgintzak jasoko du: aipatu bezala, hegoaldeko Ikastolek, AEKko euskaltegiek eta sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikek, besteak beste.

Aurten ere, Lizeoa saskien eskaerak egiteko gune izan da Lezoko eta Pasaiako beste zenbait eragilerekin batera: Lezoko Oroitzene eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak; eta Pasaiako Trintxer, Bixi-bixi eta Basari elkarteak. Bejondeizuela lanean aritu zareten guztiei.

Azken albisteak

Gure ikastoletako bi urteko gela guztiek irteera berezia egin dute Donostiako
Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀