Skip to main content

NEGUKO KATALOGOA: JOSTAILUAK ETA PRODUKTUAK SALGAI

NEGUKO KATALOGOA: JOSTAILUAK ETA PRODUKTUAK SALGAI

Pasaia-Lezo Lizeoak eta Ikastolen Elkarteak abian dugun ekimen interesgarri bat gogoratu nahi dizuegu. Jakingo duzuenez, ikastolok ohiko ikasmaterial propioez gain (testu-liburuak), bestelako material anitza sortzen eta zabaltzen dugu: multimedia CD-ROMak, panpinak, ipuinak, puzzleak, mahai jokoak... Hezitzailea, jostagarria eta euskaraz egina den ikasmaterial honek sari ugari irabazi ditu, bai bertan eta baita nazioartean ere. Egunotan etxean jaso duzuen katalogoan ageri dira salgai diren jostailu eta produktuak. Gure nahia, ikastola osatzen dugun partaideei, material hau denda arruntetan baino baldintza hobeetan eskaintzea da (katalogoan agertzen den prezioa baino %10 merkeago). Eskaerak egiteko bete formulario hau datorren abenduaren 3a baino lehen.

Guk, gure aldetik, Eguberriak baino lehen ekartzen arduratuko gara.

Hemen katalogoa sarean.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu