Skip to main content

AGUR UDAZKENA! IKUSI TXIKIAK UDAZKENAZ GOZATZEN

Udazkena lantzeko jarduera ezberdinak egiten ditugu lehenengo zikloan. Horren adierazgarri, hemen dituzue jaso ditugu irudi batzuk. Udazken hasieran gure txikiek etxetik urtaroarekin zer ikusia duten naturako gaiak ekarri zituzten. Ekarritakoekin zenbait jarduera egiten joan gara urtaro osoa zehar, esaterako, hostoak lurrera bota eta haiekin jolastu "zirri zirri zar" abesten. Ekarritako gaiekin sailkapena landu dugu bi urtekoekin eta udazkeneko txokoa atondu dugu gelan. Gainera, Udazkeneko koloreekin –horia, laranja eta gorria– marrazkiak eta muralak egin ditugu. Eta nola ez, kalera irten gara udazkena BIZITZERA!

Tripa betetzea ez dugu baztertu, kalabazak ireki ditugu barrutik ikusi eta ezagutzeko eta, bide batez, kalabaza opiltxoak egin ditugu gelan. Etxetik ekarritako kalabazazko bizkotxoa ere dastatu dugu hamaiketako gisa. Agur udazkena! Gora udazkena!

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.