Skip to main content

LIZEOKO EUSKARA TALDEA PIRATEN ETXEAN

Euskara Taldeko gure 14 ikaslek Arrokaundieta aterpetxean, Piraten Etxean, bi eguneko egonaldia egin dute. Urtxintxa eskolako dinamizatzaileek gidatutako egonaldia izan da, eta bi helburu izan dituzte: lan pixka bat egitea eta ongi pasatzea. Lortu dituzte biak.

Hala, Euskara Taldekoak, aurtengo ikasturterako plangintza osatzen aritu dira, giro onean.

Euskara Taldeko kide izatea borondatezkoa hautua da, DBH3tik gorako ikasleek dute horretarako aukera eta zenbait lan burutzen dituzte ikasturtean zehar. Euskararen Eguneko antolaketan aritu ziren pasa den abenduaren 3an, esaterako.

Orain, berriz, jo eta su ari dira inauteri partean egiten dugun Trastamintxo Ipuin, Olerki eta Kartel Lehiaketako antolakuntzan. Beraiek ariko dira ekimena sustatzen, aurkezten eta sariak banatzen. Korrikaren gazte batzordean ere ariko dira buru-belarri gure gazteak; jada egin dute lehen bilera.

Bejondeizuela eta bidelagun asko izan ditzazuela.

Azken albisteak

Ikasturteko azkeneko egunean agurr
Ikastolen Elkarteak sortutako Arituz ataria berrituta dator!
Azken egunotan bisita ederra jaso dugu Lizeoan: Baigorriko Ikastolako 6 eta 10 urte bitarteko 34 ikasle eta 4 irakasle gurean izan dira asteazkenetik ostiralera, Pasaian egonaldia egiten.