Skip to main content

EUSKARABENTURA AURKEZTU DU AUXKIN ARANGUREN GURE IKASLE OHIAK

Euskal Herriko eta diasporako gazteak biltzen dira EuskarAbentura ekimenean eta iazko udan Auxkin Aranguren, hilabetez luzatzen den, abentura honetako partaide izan zen. Bera Lizeoko ikasle ohia da. Aranguren Lizeora itzuli da DBH4 eta Batx-eko ikasleei ekimenaren berri ematera, izan ere, datorren udan abentura honetako kide izateko izen-ematea zabalik baitago.

Arangurenek EuskarAbentura uztailaren 1ean Maulen hasiko dela eta hilaren 31ean Getxon bukatuko dela esan zien gure ikasleei. Herriz-herri oinez ibiliko dira gazteak, eta etapa bakoitzaren bukaeran ekimen desberdinez gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak,  festak, lekuko pertsonaia famatuak ezagutzeko saioak eta abar.

2005ean eta 2006an jaiotako 130 gaztek parte-hartuko du aurtengo edizioan baina horretarako, aurretik, aurkezpen lan bat egin beharko dute. Hemen izena emateko argibide gehiago.

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu