Skip to main content

GOIENER/NAFARKOOP-EN HITZALDIA

Dakizuen bezala, Lizeoko eraikin nagusian plaka fotoboltaikoak jarri ditu Goiener/Nafarkoop-ek. Horien ezarpenaren ondoren, ekarpen-leihoak jarri ditu abian otsailaren 8tik aurrera bazkideek ekarpenak egiteko. Aipatutakoaren inguruan informatzeko, Lizeoko komunitatearentzat hitzaldia antolatu da otsailaren 23an, asteazkena, eraikin nagusiko liburutegian, arratsaldeko 17:30etan.

Bertaratzeko asmoa izanez gero, izen emateko honako inprimakia bete, mesedez.

Honi buruzko informazio gehiago Nafarkoop-en atarian topatu dezakezue

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu