Skip to main content

BATXILLERGOKOAK ZIENTZIA ETA ZINEMA ZIKLOAN

Batxilergo 1. mailako zientzietako ikasleak Donostiako Tabakalera eraikinera joan dira Zientzia eta Zinema zikloan parte hartzera. Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatutako zikloa da honakoa eta kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzen ahalegintzen da proiekzio, aurkezpen eta debateen bidez.

Gure ikasleek Apollo XI proiekzioa ikusteko aukera izan dute. Bertan gizakia Ilargira lehen aldiz eramango zuen Apollo 11 misioari buruzko material argitaragabea ematen da, Cañaveral lurmuturreko kamerek ontziaren aireratzearen unerik garrantzitsuenak harrapatzen dituzte. Hori espaziontziaren barruan filmatutako eszenei lotuta, bi ikuspegiek astronautek beren misioan sentitu zituzten sentsazioei buruzko ikuspegi intimoa ematen dute.

Benetan aberasgarria bai proiekzioa bai ondoren Javier Aizpurua zientzialariarekin izandako solasaldia ere.

 

Azken albisteak

Inork ez zien adierazi euskaltzale haiei nondik zen, ezta nola egin ere, baina arian-arian, asmatu zuten bideari ekiten. Lezon lehenengo, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen segidan.
Lizeoan etengabe ari gara gure hezkuntza-proiektua aberastuko duten pertsonen bila.
Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta or