Skip to main content

HEMEN DA KULUNKAN! [BIDEOA]

KULUNKAN egitasmoa bosgarren urtez heldu da Lizeora! Haur Hezkuntzako 2 urtekoen eta Lehen Hezkuntzako 3. mailakoen artean harreman polit bat hasiko dugu. Gainera, familietan hizkuntza ohituretan euskararen presentzia areagotzea da gure helburua.

Ostiralero, hilaren 18tik aurrera, bi urteko ikasleen etxeetara "ohituren esaldi" bana bidaliko dugu, hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz. Gainera, asteartero, jolas bat proposatuko dizuegu etxean egiteko. Familia bakoitzaren hizkuntza ahalmenen araberakoak izango dira proposamen hauek, euskaraz jolasean ongi pasatzea da gure asmoa.

Halaber, LH3ko ikasle lagun bat izendatuko zaio bi urteko txiki bakoitzari. Ume bakoitzak bere barrutiko lagun bat izango du, ikastolan zein kalean, euskarazko erreferenteak izan ditzan. Ahal den heinean, gainera, jarduera komunak egingo ditugu.  

Ikusi bideo bidez Alaiñek, Jaionek, Ebak, Josunek, Maitek, Anek, Eneritzek, Lorenak eta Maialenek egin diguten gonbidapena. Ondo pasa, egin euskaraz eta gogoratu: Euskararen herria, munduko harribitxia!

Egitasmo hau, hasieran esan bezala, duela bost urte abiarazi genuen eta Pasaiako Udalaren euskara departamentuaren laguntza izan genuen.

Azken albisteak

Ikasturteko azkeneko egunean agurr
Ikastolen Elkarteak sortutako Arituz ataria berrituta dator!
Azken egunotan bisita ederra jaso dugu Lizeoan: Baigorriko Ikastolako 6 eta 10 urte bitarteko 34 ikasle eta 4 irakasle gurean izan dira asteazkenetik ostiralera, Pasaian egonaldia egiten.