Skip to main content

"ARGIXORGIN" LIBURUKO ILUSTRATZAILEA GUREAN

LH6koek Joseba Larretxe Berazadi, Josevisky-rekin hizketan aritzeko aukera izan dute. Esti Vivanco Ramirezek idatzi eta Josevisky-k ilustratutako “Argixorgin” irakurri eta gelan landu ondoren ilustratzailearen bisita jaso dute. Larretxea, liburuko pertsonaiak nola sortu zituen azaltzen aritu da. Ikasleen galderak ere gustura erantzun ditu.

Saioa bukatzeko, marrazkilariak eta ikasleek jolas bat egin dute. Pertsonaia bat sortzea zen jolasaren gakoa. Ikasleei sexua, adina, gorpuzkera eta lanbidea aukeratzeko eskatu die. Lehen pertsonaia erraz antzean marraztu du ilustratzaileak: neska, 15 urte, altua eta argala, eta lanbidez marrazkilaria. Bigarrenarekin, aldiz, lanak izan ditu: mutila, 120 urte, handia eta “katxas” eta lanbidez mekanikaria.

Azken albisteak

Bi urteko geletan egiten dugun ekimen polit bat aurkeztu nahi dizuegu: “Tartetxo bat gurekin”.
Atzegiko lagunek, adimen desgaitasuna duten pertsonen familia elkartea, Lizeorako bidea ederki ezagutzen dute.