Skip to main content

EUSKARALDIA ANTOLATZEN HASTEKO GARAIA HELDU DA

Apuntatu data hauek zuen agendetan! Pasaian Euskaraldia antolatzeko lehen bileren datak dira. Lizeoko komunitateko kide zareten guztiak euskararen aldeko ariketa garrantzitsu honekin bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

🟢 Maiatzak 16, astelehena. San Pedro, ikastolan. 18:00

🟢 Maiatzak 18, asteazkena. Antxo, elizako lokalean. 18:00

🟢 Maiatzak 19,  osteguna. Trintxerpe, alkateordetzan 19:30

🟢 Maiatzak 24, asteartea, Donibane, ikastolan 18:30

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.