Skip to main content

MARIA LABAIEN ETA ZABARRE LEZOKO IKASTOLAN

Lezoko Mendekoste jaiak hastear direla Zabarre pirata eta Maria Labaien sagardogilea Lezoko ikastolan izan ditugu bisitan. Hasiera batean bisita lasai joan da, Maria eta Zabarre txikienei txokolatezko txanponak eta hitz goxoak banatzen aritu baitira. Baina, kontuak okertu egin dira Perutxoren soldaduak agertu direnean. Maria ikastolan zehar, gelaz-gela, ibili da ihes egin nahian, baina azkenean soldaduek preso hartu dute. Kontuak kontu, azkenean goizak bukaera alaia izan du. Zabarre eta bere laguntzaileak adi ibili dira eta Maria Labaien askatzea lortu dute, gure ikasle guztien pozerako.

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? đź‘€
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.