Skip to main content

ADI!!! EGUBERRIKO POSTALAREN EGILE BILA GABILTZA

Pasaia-Lezo Lizeoko komunitateko kide bazara, marrazkilari, artista edo diseinatzaile grafiko bazara, mezu hau zuretzako da. Hemendik aurrera, Gabonetan etxeetara bidali ohi dugun postala urtero lagun berri batek sortzea nahiko genuke. Gure komunitateko kide izan eta gogoa izatea dira baldintza bakarrak.

Azkeneko urteetan Eguberriko postala sortzeaz Beatriz Sarasua irakaslea arduratu izan da, ezagunak ditugu urtero postalean agertzen ziren “xagutxoak”, baina erretiroa hartu duenez, formula berri baten bila gabiltza: urtero lagun berri bati proposatuko diogu gure postalaren diseinua. 

Horregatik, komunitateko kide bazara eta Lizeoko Eguberriko postala diseinatzeko gogoa baldin baduzu jarri gurekin harremanetan. Idatzi posta elektroniko bat komunikazioa@lizeoa.eus helbidera eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu