Skip to main content

EUSKAZ JOLASTU EGITASMOA MARTXAN

Jolasean harrapatu ditugu LH6koak, baina ez dira ohi bezala jolas librea ari. Irakasle bihurtu dira, LH3koen irakasle, hain zuzen ere. Euskaraz jolastu ahal izateko baliabideak eskaintzea dugu helburu. Azken egunetan LH6koak hiru jolas berreskuratzen aritu dira gerora hirugarren mailakoei jolas horiek erakusteko: Anbo-ato, Kokodrilo-kokodrilo eta Urtarrilean jaio dena. Begira argazki hauetan zein ongi pasa duten denek.

Euskararen erabilera handitzeko asmoa dugunez, EUSKARAZ JOLASTU egitasmoak segida izango du datozen hilabeteetan, jolas gehiagorekin eta maila desberdinetako ikasleekin. 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu