Skip to main content

"ESKUBIDEAN", LEHEN BILERA EGIN DUTE

Ikasturte berri honetan ere Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN programaren parte izango gara. Hasteko, LH5etik DBH4ra arteko ordezkariak aukeratzen aritu gara. Pasa den ostegunean, berriz, gela bakoitzetik aukeratutako ordezkariek lehen hartu-emana egin zuten Udaleko bi teknikarirekin: Eli eta Ibai. (Argazkietan, LH5ekoekin eta LH6koekin egin zuten saioa).

ESKUBIDEAN haurren eta nerabeen parte hartzea sustatzeko programa bat da, udalak adingabeen beharrak eta nahiak ezagutu eta erabakietan parte hartzaile aktibo izatea bilatzen duena.

Aurrerantzean Lizeoko ordezkariak hilean behin bilduko dira udaleko teknikariekin eta haiekin elkarlanean udalerrirako proposamenak lantzen ariko dira. Ordezkarien lana izango da, era berean, gelakide guztiekin batera Pasaia hobetzeko proposamenak proposatu eta diseinatzea.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu