Skip to main content

JOSÉ LUIS GONZALO HAUR PSIKOLOGOAREKIN HIZKETAN

Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak antolatuta Jose Luis Gonzalo haur psikologian aditua izan dugu bisitan. Bina saio egin ditu Lehen Hezkuntzako irakasle guztiekin, haurren garapen emozionala gai zutela.

Horrela kontatu digu Gonzalok berak Lizeoko irakasleekin egin duen lanketa: "saio hauetan irakasleekin elkarlanean lan egiteko asmoa dut. Hala nola, haurrek maila emozionalean eta portaera-mailan dituzten zailtasunei heldu nahi diet. Begirada ulerkorragoa, begirada enpatikoagoa izatea bilatzen dut, haurrei erregulatzen, hobeto ulertzen eta eskola-bizipen askoz positiboagoa izaten laguntzeko. Gako batzuk emango ditut eta horien inguruan eztabaidatzea da nire asmoa. Nire helburua da irakasleen eta haurren arteko konexio handitzea".

 

Azken albisteak

DBH3ko ikasleek, Musikariak Ikastetxean programaren baitan,
kastolako urmaelean urte osoan izaten da bizia, baina udaberriarekin batera piztu egiten da eta kolorez betetzen da ingurua.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.