Skip to main content

LILITEGIKO ABESTIAK LIBRE JARRI DITUGU WEB-EAN

Laurogeita bost kanta libre entzun eta deskargatzeko moduan eta liburuxka dotore bat kantu guztien letrekin. Horixe gure web orrian egin dugun eskaintza berria. ABESTIAK ETA LIBURUXKA DESKARGATU HEMEN. 

Gure Lilitegietan egunero entzuten diren abestiak jaso dituzte Maider Hipolitok (ahotsa) eta Olatz Otxoa "Otxi"k (ahotsa eta gitarra). Maider, egun, Antxoko lilitegian dihardu lanean eta Olatz, bere aldetik, Lezokoan. Diskoa, baina, gure bi irakasleak Trintxerpeko lilitegian elkarrekin lanean ari zirela grabatu zuten Otxoak Errenteria-Oreretan duen estudioan.

Abestiei dagokionez, gaika banatuta  aurkituko dituzue: eskuekin lantzekoak, animalienak, dantza egitekoak, urtaroak eta eguraldia gai dutenak, instrumentuen ingurukoak, janariarekin zer ikusia dutenak, lotarakoak, zenbakiak lantzekoak, urtebetetzetakoak, agurtzekoak, eta bukatzeko, bestelakoak atalean sartu ditugun beste hamabost kantu.

Gozatu gure bi artistek egindako lanaz!

 

 

 

 

 

Ezkerrean, Maider Hipolito Antxoko lilitegian, eta eskubian, Olatz Otxoa "Otxi" Lezoko lilitegian

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.