Skip to main content

LH5-EKO IKASLEEN AITON-AMONAK LIZEOAN BISITAN

Asteazkenean, hilaren 14a, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek beren aiton-amonak gonbidatu zituzten geletara. Azken hiruhilekoan landutako ia guztia erakusteko laburpen lan handia egin ondoren ordubete inguruko saioa eskaini zieten aiton-amonei. 

Helburua, egunero ikastolan egiten duten lana erakustea izan da, horretarako, Lizeora gerturatu diren 130etik gora aiton-amonak geletan banatu ziren eta ikuskizun polit batez gozatu zuten. Kantu bat ingelesez, bertsolaritzan asmatutako bertsoa, planeten inguruko azalpenak, lengua castellanako poesia saioa... Ingurunea, Euskara, Lengua eta Ingelesezko eskoletan landutako guztiaren lagina jaso zuten ikusleek; gustura eta txalo zaparraden artean. EKI proiektuaren baitako ekimena da hauxe, baina, Lizeoan bitan bakarrik burutu ahal izan dugu orain arte, azkeneko urteak nahikoa zail joan baitira. 

Ekimeneko argazkiak biltzen dituen argazki bilduma bat sortu dugu gonbidatuak protagonista direla. ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Arratsalde borobiltzeko NAGUSILAN-eko lau boluntario Liburutegira gerturatu ziren. Ikasleek Eguberritako postalak sortu dituzte San Pedroko zaharren egoitzako egoiliarrentzako eta Pasaiako GARAGUNEko erabiltzailentzako. Nagusilaneko boluntarioek postalak jaso eta bi lekuetan banatzeko konpromisoa hartu zuten. Jarraian, boluntarioek argazkia egin zuten ikasleekin.

 

Azken albisteak

Seigarren mailako ikasleak idazmenak nola aberastu ikasten aritu dira bigarren ebaluazioan. Lanketari amaiera emateko eta ikasitakoa praktikan jarriz, oparitzeko moduko ipuin berezi bana idatzi dute. 
Patata Tropikala antzerki laborategiko kide eta gure ikastolako ama den Judit Poves gure ikastola txikietatik pasa da “Tximeletak” ipuin antzeztuak ikuskizuna aurkeztera.