Skip to main content

"Zuk Zeuk" lehiaketan 520 euroko saria ikas-bidaiarako

DBH4ko ikasle talde batek ikasketa bukaerako bidaia finantzatzen laguntzeko Zuk Zeuk lehiaketan parte hartu du eta sari potoloa irabazi du. Taldearentzat 520€ko deskontua eta gainontzeko irabazleekin egingo duten egonaldirako txartela lortu dituzte. Txapelketak bi hilabete inguruko iraun du; astero-astero, hainbat zeregin egin behar izan dituzte: bideoak, ikerketak, eta bestelako lanak. Gure ikasleek osatutako Ez Dok Amairu taldea 9. sailkatu da 50 taldeko ligan. Hain zuzen ere, lehen hamarrek zuten diru-saria irabazteko aukera. Bidaia egiteko 520 €ko deskontuaz gain (ia 50€ko deskontua ikasle bakoitzarentzako) lehiaketako lehen postuetan sailkatu diren gainontzeko taldekideekin batera bi eguneko egonaldiaz gozatzeko aukera ere izan dute. Oraintsu egon dira taldeko hamaika neskak egonaldi horretan, Orion eta Zarautzen. Zorionak!

 

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu