Skip to main content

KULUNKAN: LH3ko eta DBH3ko ikasleak berriz elkarrekin

KULUNKAN proiektuaren lehen bi taldeak elkartu ditugu Lizeoan, Ikusi bideo honetan une hunkigarri hori. Argazki zaharrak ikusi, opariak elkarbanatu eta jolasean aritu dira denak. Hain zuzen ere, ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako 3. mailan dabiltzan ikasleak eta DBH 3. mailan dabiltzanak izan ziren KULUNKAN egitasmoa estreinatu zutenak duela bost ikasturte. Bi urte zituzten txikienek egitasmoan hasi zirenean eta handienak, berriz, LH 4 mailako ikasle ziren.

KULUNKAN hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz Lizeoak sortu duen egitasmoa da. Batetik, bi urteko umeei eta haien gurasoei hainbat ekintza proposatzen zaizkie euskara beren etxeetako ohituretan txertatzen hasteko. Bestetik, bi urteko umeari bere inguruan bizi den Kulunkan-lagun bat izendatzen zaio (LH4 mailakoa). Ekintza honen helburua da txikienak jakin dezala handiena kalean ikusten duenean harekin lasai euskaraz egin dezakeela.

 

Azken albisteak

Inork ez zien adierazi euskaltzale haiei nondik zen, ezta nola egin ere, baina arian-arian, asmatu zuten bideari ekiten. Lezon lehenengo, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen segidan.
Lizeoan etengabe ari gara gure hezkuntza-proiektua aberastuko duten pertsonen bila.
Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta or