Skip to main content

Ekimen berria martxan gure Lilitegietan: Zulotxo Batetik

Ekimen berri bat jarri dugu martxan gure Lilitegietan, zulotxo batetik izenez bataiatu duguna. Gurasoen aspaldiko nahi bati erantzutera datorren ekimena da, hain zuzen ere. Irakasleok beti entzun izan dugun esaldia hauxe: ikusi ahalko bagenu zulotxo batetik Lilitegian nola moldatzen diren gure seme-alabak!

Ba, zulotxo batetik baino, barne-barnetik, ikastolako egunerokoa ezagutzera gonbidatu ditugu gurasoak ekimen honen bidez. Gurasoei Lilitegira etortzeko gonbita egin diegu, umeekin egoteko, jolasteko, edota, beren lanbidera erakusteko...

Ikusi irudi hauetan Lezoko ikastolara bisita egin diguten gurasoen argazki sorta!

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu