Skip to main content

Guztiak gara desberdinak! Bost urtekoek ederki dakite

Bost urteko geletakoek ELMER elefantearen ipuina irakurri eta landu dute azkeneko hilabetean. Denak desberdinak garela ikasi dugu ipuinaz baliatuz. Helburua norberaren identitatea eta irudi positiboa lantzea izan dira, norberaren eta besteen ezaugarriak onartzea eta errespetatzea. Ipuina irakurri ondoren ikasle bakoitzak bere ELMER elefantea margotu du eta mural ederrak sortu ditugu Antxoko, San Pedroko, Donibaneko eta Lezoko pasilloetan. Marrazkietan, bakoitzaren ELMER desberdina eta bakarra dela garbi ikusi dugu.

Ipuin honen lanketa da Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio eta Tutoretza taldeak proposatzen dituen lanketen adibideetako bat. Haur Hezkuntzan, Tutoretza Ekintza Plana aurrera eramateko, ipuin bilduma aberatsa dugu jasota. Gaiak lantzeko (heriotzaren pedagogia, aniztasunaren trataera, emozioak, harremanak, norberaren ezagutza...) geletan ipuin kontaketak egiten ditu tutoreak eta ikasitakoan sakontzeko jarduera proposamenak burutzen ditugu jarraian.

 

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu