Skip to main content

Euskararen aldeko manifestaziora joateko autobus zerrendak

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazio nazionala egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.

Pasaiako eta Lezoko euskalgintzako eragileok manifestaziora joateko deia egin dugu eta bi herrietako udalen laguntzarekin Bilbora autobusez joateko zerrendak zabaldu ditugu.

LEZOKO ZERRENDA

PASAIAKO ZERRENDA

Azkenaldian areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak, eta epe laburrean are gehiago espero dira.

Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra: Oldarraldi bat. 

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten pertsona eta kolektibo guztiei deia egin nahi zaie, oldarraldiaren aurrean euskararekin eta euskaraz bat egitera. 

EUSKARAREN ALDE  Azaroaren 4an denok Bilbora! 

Azken albisteak

Lezoko Udalaren ekimenez, UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Irati ikastolako bost urteko gelara gerturatu da ikasleekin zein gurasoekin egotera.
Errota Guraso Taldeak aurten ere Udaberri Festa antolatu du, eta ikastolako komunitate osoa gonbidatuta dago!