Skip to main content

Lizeoan bere ibilbidea bukatzen ari diren ikasleentzako aholkularitza saioa

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Lizeoan beren ibilbidea bukatzen ari direnez etorkizuneko ikasketen aukeraketan dabiltza buru-belarri. Pasa den astean irakasleek eta tutoreek orientazio saio bat antolatu zuten bide horretan laguntzeko, Ane Zurutuza irakasleak gidatuta.  

Saioan gai dexente jorratu zituzten, hala nola, batxilergoko titulazioa nola lortu; USE (selektibitatea) nolakoa den eta bataz besteko nota nola kalkulatu; unibertsitaterako sarbideak zeintzuk diren, zuzenekoa edota lanbide heziketako goi mailetatatik pasa ondorengoa; eta beste hainbat gai.

Orientazio saio honetara ikasle guztiak deituta bazeuden ere, Zurutuzak ikasleei gorarazi zien ikasturte honetan beharra duten aldiro aholkularitza eta laguntza jasoko dutela eskatu ahala.

 

 

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu