Skip to main content

Hirugarren mailakoak Mikel Santos "Belatz" ilustratzailearekin

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek saio polita egin dute Mikel Santos "Belatz" marrazkilari iruindarrarekin. Pasaiako Udaleko euskara departamenduak sustatuta, gelan irakurtzen ari diren "Munstro txikiak, Hagintxoren tripako mina" liburuaz aritu dira Ilustratzailearekin. Ubera liburutegian egin dute saioa. Belatz ohiko gonbidatu bihurtzen ari zaigu Lizeoan eta urtero egiten duen moduan marrazkien inguruko truko ugari kontatu dizkie ikasleei. Gustura aritu dira ikasleak.

Azken albisteak

Bi urteko geletan egiten dugun ekimen polit bat aurkeztu nahi dizuegu: “Tartetxo bat gurekin”.
Atzegiko lagunek, adimen desgaitasuna duten pertsonen familia elkartea, Lizeorako bidea ederki ezagutzen dute.