Skip to main content

Bizkarsoro filma ikusiko dugu Juanba Berasategin eta Gezalan

Hilaren 11n, goizez, Pasaiako Juanba Berasategi aretoan eta apirilaren 25ean Lezoko Gezala auditoriumean, Bizkarsoro filma ikustera joango gara. Pasaiako proiekziora DBH4ko eta Batx 1eko ikasleak joango dira eta Lezokora DBH2koak. 

Bi kasuetan ikasleentzako proiekzioak goizez egingo dira eta egun berean, arratsaldez, herritarrei irekitako proiekzioak egingo dira.

Bizkarsoro, Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea da eta Ikastolen Elkartea proiektuaren laguntzailea izan da. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.

Filmari buruzko informazio gehiago HEMEN

Azken albisteak

Inork ez zien adierazi euskaltzale haiei nondik zen, ezta nola egin ere, baina arian-arian, asmatu zuten bideari ekiten. Lezon lehenengo, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen segidan.
Lizeoan etengabe ari gara gure hezkuntza-proiektua aberastuko duten pertsonen bila.
Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta or