Skip to main content

Pasaiako hiru ikastetxeok saio bateratua egin dugu Eskubidean-en baitan

Eskubidean programan parte hartzen duten gure ikasle ordezkariak Pasaiako Udaleko alkatearekin, zinegotziekin eta teknikariekin, eta baita herriko beste bi ikastetxeetako ordezkariekin bildu dira Juanba Berasategi aretoan. Saio bateratu hau ikasleek ikasturtean zehar Pasaia hobetzeko landu dituzten proposamenak aurkezteko baliatu dute. Gainera, Karmengo Amako eta La Anunciatako ikasleen proposamenak ezagutzeko aukera izan dute.

Aurkezpen orokorraren ondoren, ikasleak alkatearekin, ordezkari politikoekin eta udal teknikariekin bildu dira, talde txikietan. Saioaren zati horretan ikasleek egindako proposamenak sakonean aztertzen aritu dira talde-lanean. Goiz pasa polit eta aberasgarria izan da haur, nerabe zein helduentzako.

Pasaiako Udalaren orrian informazio eta argazki gehiago.

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu