Skip to main content

Antzerki taldeak jazarpenari aurre egiteko proposamenak landu ditu

Eguerdietako ekintzen artean antzerkia egiten duten LH 6. mailako ikasleek jazarpenaren gaia landu dute antzezlan batean. Prestatutako lana ikaskideen aurrean antzeztu dute eta jarraian, ikaskideekin,  solasaldi bat antolatu dute dute jazarpenaz, bazterketaz eta bullying-az aritzeko.

"Zapalduaren antzerkia" izeneko teknika erabili dute antzezlanaren sortze prozesuan, hala, zapaltzaile bat, pertsona zapaldu bat eta gizartea/lagunak dira protagonistak. Antzezlanaren bukaerak ez du amaiera alaia eta, hori aprobetxatuz, aktoreek ikaskideekin solasaldia egin dute antzezlanean ikusitakoa nola saihestu aztertzeko.

Antzerki taldekoentzako esperientzia oso aberasgarria izan da, bai sortze prozesuan eta baita ikaskideekin egindako solasaldietan ere hausnarketa sakonak egin dituzte eta.

 

 

 

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu