Skip to main content

Gure ikasleak Lezoko jolas parkeen diseinuan laguntzaile

Lezoko Udala haurrentzako parkeen inguruko azterketa bat ari da lantzen Hiritik At! kooperatibak gidatuta. Lizeora ere jo dute etorkizuneko parkeen diseinuan parte-hartu dezagun. Azken asteetan Ikastolako hamabi ikasle aritu dira lan horretan, lehen hezkuntzako maila guztietako bina ikasle lezoar, hain zuzen ere.

Hiritik At!eko teknikariek lagunduta herriko jolas-parkeak bisitatu eta horietatik bost aukeratu dituzte, segidan espazio horien inguruan lanean hasteko. Jolas eremu horiek nolakoak izan beharko luketen aztertu eta etorkizuneko parkeak diseinatzen aritu dira gure ikasleak.

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu