Skip to main content

Bata zuriak jantzita, DBH4koek antolatutako zientzia tailerra HH5ekoentzako

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, bakarrik mugitzen diren elementuak, airean geratzen direnak, hormak zeharkatzen dituztenak … Zientziaren magia.

Aurten ere DBHko laugarren mailako ikasle talde batek, laborategian trebatu eta, mantala zuria soinean, Lizeoko Xango-gelakoen aurrean aurkeztu dute zientzia-erakustaldia.

Materiaren izaerari buruz ikasitako hainbat aspektu irakasten saiatzen dira, era xamurrean, batik bat, gasei dagozkienak. Izan ere, gasez (airez) inguratuta bizi gara, eta gasa (oxigenoa) da gure bizitzaren euskarri nagusia. Baina, hala ere, gehienetan, gasak ez dira ikusten eta, soilik ukituz, ezin ditugu nabaritu. Hori horrela izanik, jolas misteriotsuetarako aukera paregabea eskaintzen dute eta, ondorioz, esperientzia “magiko” ikusgarriak egin daitezke. Jakina, magiatik haratago, azalpen logiko eta zientifikoetara iritsi beharra dago esperientzia bakoitzaren bukaeran. Hain zuzen ere, hor datza DBHko zientzialari gazteen erronka, ikuskizun hutsa ez baita aski.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu