Skip to main content

Ikastolako Udaberri festa, maiatzaren 31n, Lezon

Ostiral honetan (maiatzak 31) ikastolako Udaberri Festa ospatuko dugu Lezon, 17:00etatik aurrera Karlos Saldise plazan. Lezoko Errota Guraso taldea aritu da antolaketan buru belarri eta Lizeoko Euskara taldeko ikasleen laguntza izango dute egunean bertan.
Uraren, mozorroen, eraikuntzaren, zirkuaren, eskulanen eta jolasen txokoaz gozatu ahal izango dugu, guztiak adin bakoitzari egokituta. Ez dira faltako, urtero bezala, aulki-jokoa eta askari goxoa.
Aurten gainera, bertako produzktuez osatutako saski zoragarri baten zozketa egongo da.
Antolataileek, herriari zabalik den jarduera izanik, bai Lizeoko komunitate guztiari zein hala nahi duten guztiei agertzeko gonbita luzatu diete.
Ez galdu aukera!

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu