Skip to main content

Esperientzia berria: San Pedroko bost urteko ikasleak jangelan arduradun

Aste Santuko oporraldiaren ondoren San Pedroko eta Tintxerpeko ikastolako jangelan esperimentu bat egiten hasi ginen: bost urteko gelako bi ikasle sukaldarien laguntzaile bihurtzen dira egunero. Gaurko bideoko protagonistak Ayala eta Alai badira ere arduradunak egunero aldatzen ditugu, txandaka. Bikoteka, mahaiak zerbitzatu eta jasotzearen ardura hartzen dute. 

Lorena Fernandez irakasleak gure arduradun txikientzako bereziki josi dituen mantalak janzten dituztenean hasten da haien eguneroko errutina. Sukaldariek gidatuta ikaskide guztiei janaria banatzen diete, bi urtetik bost urte artekoei, alegia. Bukatzean platerak eta edalontziak jasotzea ere haien ardura da, eta baita azkenburukoa serbitzea ere. 

Esperientzia honen balorazioa ezin hobea da. Arduradunak pozik aritzen dira, eta gainerako ikasleak errespetuz eta begirunez tratatzen dituzte lanean aritzea egokitu zaien ikaskideak. Ardurak eta autonomia lantzeko primerako ariketa da honako hau. Zein ongi moldatzen diren ikusi besterik ez dago! Ikusi bideoa.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu