Skip to main content

Txillida eta Oteizaren lanen arrastoan LH3koek txangoa Donostian

Ingurunean haizearen gaiarekin lanean ari dira LH3koak eta eguraldi bikainak lagunduta Donostian ditugun eskultore famatuen lan esanguratsuak ikustera gerturatu dira. Vitoria Eugeniatik abiatu eta San Telmo museora hurreratu dira lehena. Bertatik Urgull mendira igo eta Pasealeku Berrian dagoen Jorge Oteizaren "Eraikuntza hutsa"-ren ondoan hamaiketakoa jan dute. Ondoren, Kontxako hondartzatik hasi eta Ondarreta guztia gurutzatu dute, Eduardo Txillidaren "Haizearen orrazia"-ra iritsi arte. Bidean Fleming ikertzailearen omenez Oteizak egindako eskultura ikusteko aukera ere izan dute. "Haizearen orrazia"-ren eskultura marrazten aritu dira, hori bai hori artelana ere gurea! 

Jarraian, Ondarretan bazkaltzeko eta bainu bat hartzeko aukera ere izan dute. Gozatu eta ikasi, hori bai plan ederra!

Azken albisteak

Inork ez zien adierazi euskaltzale haiei nondik zen, ezta nola egin ere, baina arian-arian, asmatu zuten bideari ekiten. Lezon lehenengo, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen segidan.
Lizeoan etengabe ari gara gure hezkuntza-proiektua aberastuko duten pertsonen bila.
Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta or