Skip to main content

Ikasturte hasierarekin leiho bat zabaldu diogu euskarari

Eman diogu hasiera ikasturte berriari!

Ostegunean [24/09/05] Trintxerpeko, Antxoko, Lezoko eta Donibaneko Lilitegien [0-1 urte] ateak zabaldu ditugu eta astelehenean [24/09/09] gainontzeko gela guztiak. 

Emozioz betetako eguna izan dira, urduritasuna bor-bor. Ikasle askok irakasle berriak ezagutzeko aukera izan dute, beste askok eraikin berria ere estreinatu dute, material berria, lagun zaharrak berriz ikusteko aukera…

Ohitura denez, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak gure zelaietan udan hazi diren fruituak biltzen aritu dira: muxikak, sagarrak eta gaztainak. Datozen egunetan etxera eramango duten marmelada goxoa prestatuko dute sukaldean.

Berriz ere zabalik da euskararentzako gure gune berezi hau, gure hizkuntzaren erabilerarekin eta sustapenarekin dugun konpromisoa berretsiz.

Gogotsu eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari!

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu