Skip to main content

Beñat Gaztelumendi eta Kattalin Arabolaza gurean bertsotan

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek bertso saio polit batez gozatu dute. Kattalin Arabolaza gaztea eta Beñat Gaztelumendi, azkeneko Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketako finalista izandakoa, izan dira protagonista liburutegian egindako bertso-plazan.

Bertsolariek hainbat lan burutu dituzte: hasierako eta bukaerako agurrak, zenbait lan ofizioka ikasleek gai jartzailearekin elkarlanean jarritako gaiekin, eta baita, ikasleek proposatutako oinekin sortutako bertsoak ere. Bukatzeko “nor da nor” jolasean aritu ziren bertsolariak ikasleen gozamenerako.

Ekimen hau Lizeoko bertsolaritza irakasleak, Ander Lizarraldek, antolatu du. Lizarraldek LH4ko ikasleei gogorarazi die "eguerditako ekintzen" artean bertsolaritza aukeratzeko aukera badutela oraindik. 5. eta 6. mailako ikasleei, berriz, ikasturtean zehar bertsolaritza ezagutu eta ikasteko, astero ordubeteko saio bana izango dutela gogorarazi die.

Lizeoak Euskal kulturari lotuta jarraitzeko asmoa du; denok elkarrekin euskara eta bertsolaritza ikasi eta gozatu ditzagun!

#lezo #pasaia #lizeoa #euskara #euskalkultura #bidebatelkarrekin

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu