Skip to main content

Errotako Hibaik eta Anek proiektu berri bat aurkeztu digute: heldu euskarari!

Errota guraso taldearen egitasmo berria euskararen alde!

Ezagutu proiektua bideo honetan 👇

ERROTA, Lezoko ikastolako guraso taldeak ikasturte honetarako euskararen aldeko egitasmo berri bat jarri du martxan, Lizeoko komunitateko kideen errealitate desberdinak jaso eta erakusteko asmoz. Egitasmo honek hainbat elkarrizketa bilduko ditu, non komunitateko kide horiek euskararekin duten harremana partekatuko duten.

“Egitasmo honen bidez, euskararen aldeko apustua indartzea nahi dugu, egunerokoan eta etxeko giroan txertatuz”, adierazi dute Errotakideek.

Hilero bideo bana argitaratuko dute eta horietan ikusiko dugu nola bizi eta sustatzen duten euskara gure ingurukoek. Helburu nagusia da euskararen erabilera lehenik eta behin etxetik bultzatzea, gurasoen inplikazioa eta etxeko hizkuntza-ohiturak funtsezkoak baitira gure hizkuntzaren etorkizunerako.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu