Skip to main content

June Gomez izan da santakrutzetako alkate txikia

Lezoko santakrutzetan ibili gara. Ohi bezala, alkate txikiek eman diete hasiera festei eta aurten June Gomez (ezkerrean) izan da Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkaria. 

Bestetik, santakrutz jaien azken egunean, baserritarren egunean, ganadu ferian izan dira Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako gure ikasleak zaldi, ardi, idi eta behi artean.

Gelatik kanpo ere asko ikasi daitekeen froga dugu hauxe, gure herriko tradizio eta kulturara gerturatzeko aitzakia aparta eta herriaren taupadarekin konektatzeko aukera paregabea izan da. Egun aberasgarria izan da denontzat!

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu