Skip to main content

Primeran pasa dugu Kilometroak festa handiko Erronkan

Goiz hasi dugu eguna Azpeitian. Beti bezala, ikasleak Erronkako probei ekiteko gogo eta urduritasunarekin. Ikastola bakoitzak, aurtengo abestiarekin, koreografia bat eginez eman dio hasiera ekitaldiari. Ondoren, gunez gune ibili gara Azpeitian zehar, proba desberdinak eginez. Horien artean, inklusioari egin diote lekua, gurpildun aulki, makulu eta antifazekin zirkuitu bat burutuz. Horren ostean, proba desberdinez osatutako ginkana moduko bat egin dugu. Bertsolaritza ere protagonista izan da eta ikasleek, epaileek proposatutako gai eta oinekin, bina bertso abestu dituzte gainontzekoen aurrean. 

Jarraian, gorputzari deskantsu pixka bat emateko, gai desberdinen inguruko galdera joko bat egin dugu, non pultsaziok jaitsi eta primeran pasa dugun, galdera guztiak asmatzearekin batera. 

Bukatzeko, zezen plazan, pentatloia egin dugu talde guztiek batera, txanda desberdinetan. Bertan, giza probak, lokotxak, punteria, txingak eta plazari 8 buelta eman behar izan diote ikasleek. Energia berreskuratzeko, talde guztietako ikasleek sukaldatuko paella jan dugu elkarrekin, giro zoragarrian. 

Hortaz, beste urte batez, garaipena lortu ez dugun arren, ederki pasa dugu, jaiaz gozatuz eta elkarrekin disfrutatuz.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu