Skip to main content

Aurten ere martxan da euskaren aldeko ERRIGORA ekimena. Egin zure eskaera!

Ikasturte honetan ere martxan da ERRIGORA ekimena, saski salmentarekin hasita. Bete zure eskaera azaroaren 8a baino lehen HEMEN.

Ekimen honen helburuak berdintsuak izaten jarraitzen dute: Lehena, Nafarroako Erriberako propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarri, eta horrela bertako nekazaritza indartu. Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak.

Bigarrena, nafarroako “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpena ere egin nahi dio. Izan ere, azken urte hauetan proiektu honek izan duen arrakastaz jabetzeko, 2.000.000 €-tik gora banatu ditu bertan ikastola, euskaltegi eta euskara elkarteen artean. Horretaz gain, nafar erriberan era askotako proiektuak jarri dira martxan euskaraz baliabide horiekin: ludotekak, kirol taldeak, kultur ekimenak, euskarazko seinalitika, etab.

Aurten berriro itzuliko dira hiru saskien eskaintzara, bakoitza produktu ezberdinekin: beltza (klasikoa) 55 €-tan, berdea (ekologikoa) 65 €-tan eta gorria
(berezia) 75 €-tan. Berrikuntza gisa, “Agertuz” karta-jokoa eskatu ahalko da.

 

Jarraian, Ikastolen Elkarteak ERRIGORA proiektua azaltzeko ekoiztu duen dokumentala ikus dezakezue:

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.