Skip to main content

Hondakinak murrizteko eta berrerabiltzeko tailerra DBH4ko ikasleekin

San Marko Mankomunitateko Idoia gure DBH 4ko ikasleekin aritu da ordu eta erdiko tailer dinamiko batean, hiri hondakinen kudeaketaren inguruko kontzientzia lantzeko. Tailerraren helburua birziklapenaren, berrerabilpenaren eta murrizketaren garrantzia ulertzea izan da, eta ikasleek hiru arlo nagusi hauek sakonago ezagutzeko aukera izan dute.
Saioaren hasieran, gure gizarteak erosi eta botatzeko kultura nola bizi duen aztertu dute. Kontsumismora zerk bultzatzen gaituen aztertzen aritu dira, besteak beste.
Hondakinak murrizteko sei truko ere ikasi dituzte eta berrerabilpenean sakontzeko domino jolas berezi batekin jolasean aritu dira.

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.