Skip to main content

Lezoko Hezkuntza Foroak helburuz beteta hasi du ikasturte berria

Lizeoa kide den Lezoko Hezkuntza Foroak ikasturte berriari ekin dio, herri hezitzaile izateko konpromisoarekin. Aurten, haur eta gazteen ongizate emozionala, euskarazko aisia sustatzea eta komunitate parte-hartzaile baten garapena izango dira helburu nagusiak.

Lehenengo arloari eutsiz, Lezok “Altxa Burua” herri ekimenarekin bat egingo du, gailu digitalen erabilera egokiaren inguruan hausnarketa bultzatzeko. Gainera, merkatari elkartearekin elkarlanean “gurea erabil dezakezu” egitasmoa martxan jartzeko pausuak emango ditu. Egitasmo honen helburua da haur eta gazteei saltoki eta udal eraikinetako telefonoa erabiltzeko aukera eskaintzea.

Honen baitan, gurasoek hiru hitzaldietan parte hartzeko aukera izango dute, non teknologiaren erabilera, lagun arteko harreman osasuntsuak eta berdintasuna landuko diren. Eguberriak gertu direla, familiei opari hautaketa arduratsuari buruzko gomendioak ere emango zaizkie.



📷 OarsoaldekoHitza

Azken albisteak

Jarraian irabazleen eta finalisten izen-abizenak: IPUINAKLH3IRABAZLEA: Unax Perez MartinezFINALISTAK:
Inauteriak gertu ditugu eta, urtero bezala, ikastolatik herriko ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, kasu honetan, Lezoko Trapujale taldeko kideekin.
Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN egitasmoan parte hartu dugu, ikasleen parte-hartzea eta ahotsa erdigunean jarriz.