Skip to main content

Ibon Martin idazleak laugarren mailako ikasleak liluratu ditu

Urteak joan urteak etorri, berezia izan ohi da Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat Ibon Martin idazle ospetsuarekin elkartzeko eguna. Gehitu horri Donibaneko Ubera liburutegiak duen xarma berezia. Giro paregabea, inondik inora!
Ikasleen jakin-mina handia izan da eta galderak bata bestearen atzetik bota dizkiote. Lehenengoa: “Zenbat urte dituzu?” Hortik aurrera elkarrizketa bizia izan dute idazlearen ibilbideaz, inspirazioaz, proiektu berriez eta abar.
Ohi bezala, saioa bukatzeko, Martinek jolas bat proposatu die ikasleei eta ondoren liburuak sinatzen aritu da.
Eskerrik asko, Ibon, gure ikasleak literaturaren munduan murgiltzeagatik!

 

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.