Skip to main content

Musikatik literaturara: Pantxix Bidart Donibanen gazteentzako nobela bat sortzen

Hazparnetik Donibanera etorri zaigu Pantxix Bidart musikaria. Gazteentzako nobela bat sortzeko proiektua du eskuartean eta lan hori burutzeko hizkuntza gutxituetan lan egiten duten idazleek egonaldiak egiteko Donibanen dagoen Hugoenea etxean hilabete pasatzeko asmoa du.
Idazten hasi aurretik, ordea, inspirazio bila gerturatu zaigu Lizeora; gazteek zer irakurri nahi duten jakiteko asmoarekin DBH 4. mailako ikasleekin bildu da, gazteen iritziak eta ideiak jasotzeko.
Musikaria izanik saioa ttun-ttunaren doinuekin hasi du, giro berezi eta hurbila sortuz. Ondoren, gazteek zer irakurri nahi duten eta zer interesatzen zaien asmatzen saiatu da Bidart.
Pantxixek argi du gazteen ahotsa entzutea dela bere lana aberasteko bidea. Zain gaude zein istorio eder sortuko duen!

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.