Skip to main content

Udazkenari ongi etorria Lezoko ikastolan!

Gure lau urteko Lezoko ikasleek udazkenari ongietorria egin diote. Naturarekin konektatzeko eta urte garaiari heltzeko, kolore, usain eta testuraz beteriko ekintzez gozatu dute.
Ikasgelan, hostoekin eta enborrekin lan egin dute; naturaren aldaketak, inguruko paisaiak eta udazkenak eskaintzen dizkigun altxorrak aztertuz. Egun ederra pasatu dute!
Urteko sasoi bakoitza ospatzeko eta txikien jakin-mina pizteko aukera paregabeak dira honelako jarduerak!

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu