Skip to main content

Zumaiako flysch-aren magia eta Jaizkibelgo harrien sekretuak

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek txangoa egin dute Zumaiara, flysch-aren ikusgarritasunaz gozatzera.
Fenomeno geologikoa lurretik zein itsasotik ikusi dute han prest zuten itsasontzi bati esker.
Geologiaren inguruko esperientzia paregabea izan da hiruhilekoari amaiera biribila emanez.
Gaia borobiltzeko, Txema Hernandez, geologoa eta Lizeoko gurasoa, gelara gonbidatu dugu geologiaz gehiago ikasteko asmoz. "Harriek hitz egiten dutela” azalduz, Zumaiako eta Jaizkibelgo harrien ezaugarriak erakutsi dizkie ikasleei. Eta esperimentu interesgarriren bat ere partekatu du.

Azken albisteak

Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Durangon izan dira egun pasan,
Aurten ere, Lizeoko Euskararen Eguneko MOSAIKOA sortu dugu, eta atzo egindako urteko batzarrean estre
Berriki deitu dugu Gelaburuen Foroa eta, benetan, pozik gaude izan duen harrerarekin.