Skip to main content

Batxilergoko ikasleak Hernioko tontorrean

Irudia
Batxilergoko ikasleak Hernioko tontorrean

Urtarrilaren 21ean, Herbeheretara joan ez ziren Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek irteera egin zuten Herniora. Heziketa fisikoko klaseetan "Wikiloc" app-a ezagutzen eta ikertzen aritu dira; natur eremuan ibilbideak ikusten. Hala, Gabonetan, etxerako lan gisa, ikasleek euren ibilbide propioa egin behar izan zuten: ibilbidea diseinatu, datuak bildu eta deskribapen bat egitea izan dute erronka.

Ekimen honen helburua naturazaletasuna eta mendira joateko ohitura sustatzea da, gure inguruko bazterrak hobeto ezagutuz. Proiektuak bukaera ezin hobea izan du Gipuzkoako tontor mitiko baten gailurrean.

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.