Skip to main content

Irakurzaletasuna eta autonomia indartzen Donibaneko ikastolan

Irudia
Irakurzaletasuna eta autonomia indartzen Donibaneko ikastolan

Donibaneko ikastolan egiten ari diren ekimen polit bat ezagutu nahi?

Irakurzaletasuna sustatzea, irakurtzeko ohiturak lantzea, ardurak lantzea, enkargu txikiak egiteko ohiturak sustatzea, txandak errespetatzea… asko dira landu dituzten arloak.

Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko ikasleak txandaka ikastolatik Ubera Udal Liburutegira jaitsi dira eta bisita bakoitzean bina liburu aukeratu dituzte. Ipuinak gelan irakurri ondoren, hurrengo taldearen ardura izan da liburuak bueltatzea eta beste bina liburu aukeratu eta ikastolara eramatea.

Irakasleen asmoa da ekintza eder hau hilean behin errepikatzea.

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.